preloader

Martillo Txiki perkusio eskola

Bateria jotzeko gogorik izan al duzu inoiz? Leku egokira iritsi zara!
Kontaktatu

ESKOLARI BURUZ

Martillo-Txiki, 2011. urtean martxan hasi zen proiektua da. Urte luze guzti hauetan, ikasle eta familien konfidantza jaso dut, eta horri esker, aurten, 10 urte ondoren, Perkusio Eskola bihurtu da. Elkarrekin musika ikasi eta musikaz gozatzen dugun ikasle mordoak osatzen dute, gaur egun, Martillo-Txiki Perkusio Eskola.

Haur, zein helduentzat zuzendua dago Eskola, non denek zer ikasi eta zer erakusteko dugun, elkar partekatzea bait da helburu nagusiena. Inoiz ez da berandu, atsegin eta jakin mina sortzen dizun instrumentua jotzen ikasteko eta honekin disfrutatzeko.

Disfrutatzea bada ere jomuga nagusiena, beste hainbat helburu ere lantzen dira ikasketa prozesuan. Hala nola metodologikoak (musika irakurri eta idaztea, musika sortu eta interpretatu, erritmoak menderatzea, gorputzaren independentzia lortzea, teknika…), perkusio instrumentu ezberdinak ezagutu, bateria delarik Eskolako izar nagusia, edota musika estilo ezberdinak ezagutu eta menderatzea.

Hau guztia, instrumentu baten ikaskuntzak behar duen disziplina erakutsiaz, baina jolasa eta gozamena oinarri izanik.

Azken finean, MUSIKA gure bizitzaren parte bilakatzen laguntzea.

about-me

ESPERIENTZIA

  • IRAKASLEA: IGOR DE CASTRO MARTIARENA

    2011- gaur egun

    Musika Eskolan hasi nintzenetik (txistu, akordeoia, pianoa, abesbatza….) gaur egun arte, musikarekin eta instrumentuen ikasketekin, gauza pilo esperimentatzeko zortea eduki dut. Gaur egun lanbide bihurtu dudan pasioa aurrera eramateko (nahiz eta askoz ere berandugo, 32 urtekin eman nituen pausoak profesionalizatzeko), nire bizitzan erabakiorra izan zen aldaketa 15 urte nituenean gertatu zen, bateria jotzen hasi nintzenean, alegia. Garai horretan, eta Musika Eskolan solfeo, txistu eta akordeoi ikasketak bukatu ondoren, bateria ikasteko irrikia sortu zitzaidan, eta apartekoa den JOAKIN LOPEZ (Iruña) irakaslearekin hasi nituen ematen lehen pausoak. Prozesu ezberdinak eraman ditudan arren, esperimentatu dudan guztiak balio izan dit musikan formatzeko. PACO DIEZ (AKELARRE, Gipuzkoa) irakaslearekin jarraitu nituen bateria ikasketak, eta hortik, KORUMBÀ taldea sortu eta taldearekin abestiak egin (maketa + 3 diska), ensaiatu, kontzertuak eskaini (Euskal Herrian, Estatu mailan, atzerrian), bidaiatu, konbibentzia esperimentatu etab. bizipen izan ziren garai horretako eskola hoberena (15 urtez…..). Errenteriako kontserbatorioa izan zen hurrengo pausoa, non JESUS MARI GARMENDIA irakaslearekin Gradu Profesionaleko Perkusio Klasiko ikasketak burutu nituen 7 urtez. 33 urte nituen, eta nire bizitzaren hausnarketa sakon baten ondorioz eginiko apostu ausarta bezala oroitzen dut. Urte hauetan zehar, “perkusio/ bateria” irakasle ofizioa gauzatzeko bideari ekin nion ilusioz beterik, Hernaniko Doinu- Zale Musika Eskolan irakasle izanik, eta nire altxor kuttuna den MARTILLO- TXIKI PERKUSIO ESKOLA (Lekunberri) sortu eta garatuz.

  • Kontserbatorioko perkusio karrera

    Errenteriako kontserbatorioa 2013tik-2019ra

    Konserbatorian instrumentu asko ikasi ditut perkusio karreran. Orkestetan jotzen diren instrumentuak menderatzea erakusten dizute, baita armonia, pianoa 4 urtez (instrumentu sekundario bezala), errepertorioa pianistakin, kontzertuak etab…. Ikasi ditudan instrumentuen artean pixu haundienak dituztenak: MARIMBA, SILOFONOA, VIBRAFONOA, TIMBALAK, KAJA, MULTIPERKUSIOA, PERKUSIO TXIKIA, KONGAK……. Oso berezia da Perkusionita klasikoaren ikasketak, pilo instrumentu menderatu behar dituzu eta konserbatorio duena da…..teknikoki oso gogorra dela, bainon rekurtso pilo ikasten dituzula.

  • Baterijolea

    ZATA (1996-1999,Lekunberri).: Lagunen arteko lehendabiziko taldea, oso garrantzitsua, beste taldehen artean Berri Txarrakeko teloneroak izan ginen Lekunberriko “frontoiko lokalean”. Lehen pausoak edo lehenengo taldea beti ematen dizu asko, daukazun inkonszienzia, sortzeko gogoak eta freskotasuna oso potentea da. KORUMBÀ (2001-2016, ORERETA): korumba, 2001-ean, Andoainen “imagen y Sonido” ikasten nengoenean, sortu genuen taldea da….(Oreretan-Errenderin). EMTE(Errenderi musika taldeen elkartean) ensaiatzen genuen eta baterijole bezala esperientzia eta heldutasuna eman diten taldea da…maketa eta hiru disko estudioan grabatuak, baita ere 3 bidoklip eta Talde ezberdinen cd errekopilaziotan parte hartu. Kontzertu pilo eman ditugu eta gira bat Varsobia eta Bielorrusian. Baita Estatu Españoletik ainbat gira egin ditugu eta talde mordo batekin jo : Vita Imana, Hora Zulu, Cuernos de Chivo, Europe, SA, Berri Txarrak, Kuraia, Udo, Ktulu, Khamul, Dulcamara, Leize, Piperrak, Ekon eta beste talde mordo batekin…… ZWEKERE (2016-2018): Batukada musikatua egindako talde polit batean 2 urtez egon ginen boloak egiten. 5 perkusionista, bajo, gitarra, saxofoia eta ahotsak. Oskar Estanga geneukala lider bezala, bertsioak, perkusioa eta melodiak nahasten zuen taldea oso dibertigarria eta dantzagarria zen eszenatoki gainean. Sarrigunen-eko eskola batentzako ere egin genuen bideoklip bat, beraien proiektu euskazale batentzako. Gaur egun klaseak prestatzen eta formatzen nago zentratua, bainon proiektu potente batean ere sartuta, laister eszenatokietan elkar ikusiko dugu.

IKASLEEN INTERESAK

Bateria akustikoa 98%
Perkusioa 85%
Marimbak 90%
Batukada 70%

Bertsoak

1.

Martillo Txikin gelara poz-pozik joaten gara bertan denborak ez al du hartzen kriston abiada hau da artista ilada a ze nolako zirrara segi dezagun sendotuz bihotz haundien taupada.

2.

Txastonetikan bonbora tinbalen soinu goxora jazz, rock, trikiti, heavy edo pop nahi den estilora baketak behera ta gora sentitu nahian gustora hemen bakoitzak bizi behar du bere erritmora.

3.

Sentipenak azaltzeko gure barnean galtzeko eta ditugun korapiloak pixkat askatzeko gure minak sendatzeko eta pozak esnatzeko musika tresna ederra baita ongi pasatzeko.

4.

Musika dela aitzaki nahiko genuke eraiki izaera bat eta mundura bihotza ireki ta guk zortea izaki umore onean beti eskolarikan onena ez al da Martillo Txiki.

5.

Lana egitean gogor fruitua agertzen da hor ikasleekin beti portatzen zarena hain jator metalofono ta danbor irrifartsu eta baikor egiten duzun lanarengatik mila esker Igor.

ZERBITZUAK

Klase presentizalak
Klase presentizalak
Klaseak online
Klaseak online
Batukadak
Batukadak

MULTIMEDIA

ELKARTU NAHI?

KONTAKTUAN JARRI!

TESTIGANTZAK

Esan kaixo!

Telefonoa: 679 938016, email: igortxodecastro@hotmail.com